PARTEKATU

Bilborako web gune berria

2011/03/01

 

Azken urte hauetan, Bilboko Udalak ekimen berritzaile eta interesgarri franko garatu du udalaren zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko, on-line atentzioa eta ohikoak ez diren kanaletako zerbitzuen hazkunde handiarekin. Duela hilabete batzuk, Udalak web gune berria abian jarri du, eta IDE berrikuntza teknologikoaren ardura izan du.

Udalak apustu garbia egin du teknologia berrien alde, harreman eta kudeaketa-bide nagusi izango direlakoan. Orientazio berriaren oinarrian Fitwire plataforma aukeratu du, kanal anitzeko kudeaketan liderra den irtenbidean, hain zuzen ere. IDE Fitwireren aliatu estrategikoa da, eta eskarmentu handia du haren aplikazioan, besteak beste, BBK, Kutxa eta Vital Kutxan ezarri duelarik.

Cimubisa-ren eskutik, etengabeko harremana dugu Bizkaiko hiriburuko Udalarekin hainbat proiektutan, eta duela hainbat urtetik hona, bere euskarri teknologikoko zerbitzuetan kideak gara.

 

ZER IRITZI DUZU ALBISTE HONETAZ?