PARTEKATU
Euskaltel eta SAP migrazioa
2011/03/22Beste behin ere, euskal operadoreak IDEren SAP taldea aukeratu du bere sistemak bertsio berrietara migratzeko prozesuaren ardura izan dezan, horrela bere kudeaketa-aplikazioak eredu estandarrik aurreratuenetan eguneratuta egongo direla bermatu ahal izango duelarik. Proiektu hau aurrera eramateko, g dugun esperientzia eta ezagutza baliatu dugu. Geure SAP unitatearen esperientzia eta ezagutza eskaintzen dizkiogu bezeroari, garapen eta aholkularitza estrategikoan adituak diren 80 langiletik gora ditugu eta.
IDE eta Euskaltelen arteko lankidetza 1997. urtean sendotu zen, eta bereziki Ustiapena, Sistemen Teknika, SAP eta Business Intelligence arloetan jardun dugu elkarlanean. Lankidetza estrategikoaren esparruan, bada, Euskaltelen garapen teknologikoa bidaide gara eta horrez gain, aunitz arlotako proiektu berritan dihardugu.