PARTEKATU

Hondakin arriskutsuen (eta ez arriskutsuen) kudeaketa

2011/03/21

Eusko Jaurlaritzako Ingurumena, Lurralde-Planifikazio, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin elkarlanean, IDEk IKS-eeM sistema garatu eta abian jarri du. Ingurumena Kudeatzeko Sistema integrala hau aintzindaria izan da estatu mailan eta erreferentzia gisa erabiltzen da gaur egun.

Isuri kutsakorrak, hondakinak eta materia, ura eta energiaren kontsumoak kontrolatu egiten ditu sistemak, eta horrez gain, hondakinok sortu, garraiatu edo kudeatzen dituzten 30.000 zentro ingururen baimenak integratu egiten ditu. Sistema abian jarri zenetik, IDEren ardura izan da mantentzea eta eskakizun berrietara egokitzea, eta datozen hilabeteotan Eusko Jaurlaritzak berak esleitu behar duen aurtengo zerbitzua ere aurkeztu du bere hautagaitza.

Sailaren eskutik garatu dugun esperientzia honi esker, bestalde, arriskutsutzat kontsideratuta dauden hondakinak sortu edo kudeatzen dituzten enpresei zuzendutako produktu-sorta berezia garatu dugu, sektorean gertatzen ari diren eskari berriei erantzuteko. 2010. urteaz geroztik, araudi berria jarri da indarrean enpresak eta administrazio desberdinen arteko dokumentu-fluxuak zuzentzen dituena. interETER izeneko soluzioa garatu du IDEk, agiriak tramitatzeko sistema berrian enpresak egokitzen laguntzeko. Beraz, IDEren produktu honek irtenbide estandarra eskaintzen die enpresei, berehala kontrol-sistema zorrotzagoak ezarriko direnez gero, prest egon daitezen. interETER sistema ETER proiektuaren barruan dago (Ingurumen-Datuen Estandarizazio Elektronokoa), proiektuak berak ezarri duen E3L (Environmental Electronic Exchange Language) bitartekaritza-lengoaiaren bitartez.

Hondakin ez arriskutsuen kudeaketa estaltzeko, interETERen baitan IKS-eeM estandar jabea ere jasotzen da (ETER proiektuak berak RNP definitu behar baitu).

Horiez guztiez gain, Eusko Jaurlaritzarentzat IKS-eeM eta E3S (E3L web aplikazioen bitartez) integrazioa ere egin dugu.

 

ZER IRITZI DUZU ALBISTE HONETAZ?