PARTEKATU
IDE GAIA Clusterraren Zuzendaritza-kide da
2012/06/14Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea Gaiak gaur goizean elkartu da Gasteizen bere urteko Batzar Nagusian. Estatutuetan aurreikusita dagoenari jarraiki, aginte-organoak partzialki berritu dira saio honetan.
IDE Zuzendaritza-Batzordera sartu da eta bertan Euskadiko IT Enpresa Eragileak ordezkatuko ditu, orain arte Ibermatica enpresak bete duen tokian. Bestalde, Batzarrak Presidente kargua ere berritu egin du: Euskalteleko Manu Salaberriak hartu du aurreko urtetan Joseba Ruíz de Alegríak bete duen zeregina.
IDE IT sektoreko enpresa esanguratsuenetakoa da, negozio-zifra eta langile-kopuruei begiratuta, Euskadiko Enpresa Eragileen artean sendo finkatu dena. 2011. urtean, adibidez, IDE-k fakturatutakoaren %8tik gora bertako enpresetara iritsi zen, azpikontratatu edo hornitzaile gisa jardun zutelarik IDErentzat. Konpainiaren negozio-zifrak hilaren bukaera aldean ezagutuko dira, orduan elkartuko baitira Administrazio-Kontseiluan enpresako bazkideak diren Kutxabank eta Accenture. Nolanahi ere, 2011. urtea jarduera handikoa izan da IDErentzat, bereziki BBK eta CajaSur erakundeen arteko integrazio teknologiko eta operatiboak hauspotuta. Aurtengo martxoan burutu zen integrazioa, 250 pertsonako lan-taldea eta 450.000 lan-ordurekin.
2011. urtean Gaia osatzen duten 267 enpresek 2.911 milioi euroko fakturazioa izan zuten, 2010. urtearekin alderatuta %2,8 gutxiago. Negozioaren portaera ez da homogeneoa izan, eta dimentsio zein sektorearen araberako alde handia egon da. Azpimarratzekoa da, adibidez, elektronika profesionalaren esparruan diharduten enrpesa handiek izan duten hazkundea, bereziki nazioarte mailako proiektuetan lortutako arrakastari esker. Oso kontuan hartzekoa da, halaber, enpleguak ekitaldi honetan izan duen portaera; krisi-testuinguruan bada ere, 11.410 langile enplegatu zituen sektoreak joan den urtean.
Documentos relacionados:
Nombre | Tamaño | Enlace de descarga |
Prentsa-oharra | 165,55 KB | Descargar documento ↓ |