PARTEKATU
Ideiak berrikuntzaren alde
2011/03/22
Berrikuntza oinarrizko ezaugarria izan da IDE geure proiektua sendotzeko, eta geure balore-proposamena geure bezeroen garapen-beharrizanetara lerrokatzeko. Egiten dugun guztiaren atzean dago, geure ADNren parte da eta, ondorioz, geure apustua garbia da: geure egituratik bertatik bultzatzen dugu berrikuntza, horrek aukera ematen digulako bertako eragileentzat negozio-aukera berriak sortzeko IDEren gaitasunetan oinarrituta.
Hau guztia horrela, abian jarriko dugu proiektu berritzaileak jorratzen dituen laborategia: IDELab. Negozio-unitate berria zehar-lerro gisa txertatuta dago ezagutzaren katean, eta lan-talde osoari dagokio, lehiakortasun-eskakizunik handienetan diharduten profesionalen esku garatzen baita.
IDELab geure eskarmentutik bertatik sortu da, eta geure bezeroei I+G teknologikoaren esparruan proiektuak garatu ahal izateko gaitasun propioak eskuratzen dizkie, beti ere, beren negozio-helburuen estrategiarekin lotuta. Era honetako proiektuen laguntzan esperientzia handia dugu, aurkezpenean eta enpresen beharrizanetara egokitzen. Horrez gain, garapen teknologikoko aliantza estrategikoak sendotzen ezagutza eta ikuspegi estrategiko nabarmena dugu, bai Euskadin eta baita Europan ere.
IDEren I+G unitate estrategiko honek bi jardun-esparru nagusitan dihardu. Alde batetik, finantza sektoreko berrikuntza teknologikoa, horretan geure profesionalek erabateko ezagutza eta eraginkortasuna baitute, BBK bezala, garapen teknologiko handia duten bezeroekin dugun kokapen estrategikoak bermatzen duena. Bestalde, jardun-lerro espezifikoa zabaldu dugu Smart Grids / Smart Cities kontzeptuaren inguruan, berau izango baita datozen urteotan apustu estrategiko enpresarial nagusietarikoa.
Euskadin Smart Grid-en hedapenari lagundu egin nahi diogu, bertako enpresa eta erakunde liderrei Europan, AEBn eta Asian garatzen ari diren proiektu pilotu nagusiekin lotura zuzena errazten.