PARTEKATU

BBK eta Caja Sur: bategite teknologikoa

2011/03/01

BBK eta CajaSur erakundeek plataforma teknologiko berean jardungo dute datorren urtetik aurrera, Besaide izenekoan, hain zuzen. Bategite-prozesua Bilbotik zuzenduko du lan-talde misto baten zuzendaritzapean. Bertan izango dira bi erakundeotako espezialistak (2011. urteaz geroztik fusionatuta daude BBK Bank erakundeak Kordobako erakundea erosi eta gero), Accenture eta IDEkoak. Datozen hilabete hauetan, IDEko 150 langiletik gora parte hartuko dute zuzenean integrazio-prozesuan.

IDEren lan-taldearen ardura izango da CajaSur erakundearen Integrazio Funtzionala eta Teknologikoa, eta parte hartuko du Eragiketen Integrazioan eta CajaSurreko langileei eragingo dien aldaketa-kudeatzeko prozesuan. Horrez gain, BBKren Bulego Teknikoaren ardurapean, Integrazio-prozesuaren Kudeaketa integralean ere parte hartuko du IDEk.

BBK eta CajaSur erakundeen integrazioa eta gero sortutako erakunde berriak Besaide izango du oinarrian. BBKrena da Sistema Informatikoa eta sortu zenez geroztik IDEren profesionalen eskutik garatzen joan da.

Informazioaren kudeaketan etengabeko ikerketa, hobekuntza eta berrikuntza gertatu da eta Besaide urte hauetako lanaren emaitza da. Plataforma hau finantza-erakundearen kudeaketa, negozio eta gestio-estandarrik aurreratuenak garatzeko euskarri teknologikoa da. Eredu teknologiko aurreratua da eta berekin dakar informazio korporatiboaren fluxu etengabea, prozedurak aldatzeko edota kudeaketa komertziala etengabe hobetu ahal izateko. Sistema honi esker, negozioaren bilakaeraren gaineko segimendu bizkorra eta xehea egin daiteke, eta bistan denez, hori abantaila lehiakorra da. BBKren kaudimenari buruzko datuak esandakoaren adibide garbiak dira. 2010. urtean, BBK berriro agertu da Espainia eta Europako finantza-erakundeen buru kaudimenari dagokionez, eta horrek informazio-sistema integratuaren aldeko apustua berretsi egiten du.

IDEk Besaideren bilakaeraren ardura izan du urte hauetan guztietan, eta bere diseinu eta inplementazioan pieza giltzarria izan da.

 

ZER IRITZI DUZU ALBISTE HONETAZ?