PARTEKATU
Lankidetza-Hitzarmena Tecnaliarekin
2011/06/27Ekainaren 27an, astelehena, Lankidetza-Hitzarmena izenpetuko dugu Tecnaliarekin, Koorporazioak Bizkaiko Parke Teknologikoan duen egoitzan.
Hitzarmenak IDE-k eta Tecnaliak batera garatuko dituzten lankidetza-esparruak finkatzen ditu, eta horrez gain, geure enpresa eta berezoentzat balio erantsi handikoak diren ikerketa-proiektuak zehazten ditu. Lankidetza abiarazteko, hiru jardun-esparru definitu dira: Segurtasuna eta Konfiantza IKTren arloan, Superkonputazioa eta Adimen Konputazionala eta Software-ekoizpenaren industrializazioa.
Ekimen honen bitartez, Euskal Sistemarekin aliantza estrategikoak sendotzen jarraitzen du IDE-k, era horretara eskaintza lehiakorra eta geure bezeroen atentziorako balio erantsia indartu egiten ditugularik.