Ideiak gara ditzaten, geure bezeroen laguntzaile hurbilak gara, buru-belarri murgiltzen baikara proiektuetan. Gure lan-taldearen gaitasunak askotarikoak dira, eta horri esker, proiektuen fase guztietan parte hartu dezakegu, hasi diseinu estrategikoan eta inplementazioa edo ondoren irtenbide teknologikoen mantentze-zerbitzuraino.

Gure ekarpena, bada, ideiak garatzeko gaitasuna da eta horretarako irtenbide teknologikoa eta ezagutza proiektu eta bezeroen esku jartze ditugu. Esperientzia handia dugu proiektu teknologiko konplexuen kudeaketa eta garapenean, eta horri esker, Euskadiko enpresa eta erakunde ia guztien aliatu gara. Geure zerbitzua oso malgua da, eta horrek arlo ia guztietan presentzia handia izatera eraman gaitu: industrian, zerbitzuetan, erakunde publiko zein pribatutan.

Gure ezagutzaren funtsa banka-inguruan garatu da, eta horretan, Kutxabank da gure bezero-ikurra, gure merkatuko erreferentzia nagusi eta sendoena, hain zuzen ere.

Kutxabank

Kutxabank

Erreferentziazko euskal bankua. IDE bere estrategia- eta eragiketa-aliatu nagusia da: Aplikazioen aholkularitza, garapena, disenua eta mantentzea, arlo guztietako proiektu berrien garapena…

Kutxabank-en ideiekin elkarlanean aritzen gara, eta haren etengabeko garapena babesten dugu, oso leihakorra den eta araudi-, erabilerraztasun- eta segurtasun-eskakizun oso zorrotzak dituen ingurune batean.

Bilboko Udala

Bilboko Udala

Udalarekin elkarlanean aritu gara web-orriaren birmoldaketa estrategikoan eta teknologikoan, baita udal erakundeekin ere (Udal Etxebizitzak, Bilbao Kirolak…).

Lanbide

Lanbide

Euskal Enplegu Zerbitzuarekin (Lanbide) elkarlanean ari gara enplegu-trebakuntzaren kudeaketa-sistemen bilakaeran eta eragiketan, eta Lanbide-ri trebakuntza-programak kudeatzeko behar dituen tresnak eman dizkiogu espedienteak modu integralean kudea ditzan.

Spri

Spri

Enpresa Garapenerako Euskal Agentziari (SPRI) mantentze-, laguntza- eta laguntza teknikoaren zerbitzuak ematen dizkiogu laguntzen eta diru-laguntzen programa desberdinak (Industria Digitala, ETEen Segida, Abalak, Zibersegurtasuna, Elkartu…) estaltzeko, eta urtero laguntza teknologikoa, trebakuntzakoa eta gaitasun digitalekoa ematen zaio euskal enpresa-ehunari.

Euskal Foru Aldundiak Euskal Foru Aldundiak

Euskal Foru Aldundiak

IDEn adituak gara korrespondentzia kudeatzerekin lotutako soluzioetan. Urteak daramatzagu Lantik eta IZFErekin lankidetzan erantzun integral bat emateko Foru Aldundiek eskatutako komunikazioak eta korrespondentzia sortzeko prozesuari. Adituak gara inprimatzeko arkitekturan, eta korrespondentzia kudeatzeko sistemarekin lotutako aplikazioak konpontzeko eta garatzeko mantentze-zerbitzu egonkor bat sortzen laguntzen diegu.