IDE Grupo Informática de Euskadi taldearen izen komertziala da. Sozietate hori Accenture-k eta Kutxabank-ek osatzen dute. Accenture zerbitzu profesionalak ematen dituen mundu-mailako enpresa da, eta liderra da gaitasun digitalak, hodeiko gaitasunak eta segurtasun-gaitasunak ematen, eta Estrategia eta Aholkularitza, Teknologia eta Eragiketen zerbitzuak ere ematen ditu. Kutxabank, berriz, Espainiako finantza-sisteman kaudimen handieneko finantza-erakundea da.
Jadanik ezagutzen dituzun gaitasunak indartu egin ditugu, geure bezeroen beharrizanei egokiago erantzuteko. Informazioaren Teknologiak eta Outsourcing-a gure eskaintzaren oinarri-oinarrian daude, eta proiektu guztien buruan: pertsonak. Proiektu berezi hau aurrera daramaten pertsonak: geure inguruarekin konprometituta eta munduarekin konektatuta gaudenok.
Erraz ulertzen da zer egiten dugun:
dabiltzan ideiak garatzen ditugu.
Enpresa teknologikoa gara, IT eta Outsourcing irtenbideetako diseinu, garapen eta mantenduan espezializatua.
Irispiderik luzeeneko proiektuak aurrera eramateko behar diren dimentsio eta baliabideak ditugu, eta horiei esker, gure bezeroei beren inbertsioak dagokien negozioan kontzentratzeko aukera ematen diegu.
Gaur egun, dabiltzan ideiak teknologia aurreratuenetan oinarritzen dira. Horixe da gure eskaintzaren jardun-esparru berezkoa: Informazioaren Teknologietan eta Outsourcing arloko irtenbide berritzaileenak aplikatzea.
Urteak daramatzagu beren esparruetan liderrak diren enpresa eta erakundeei laguntzen beren negozioaren garapenean, eta beren ideiak behar bezala konektatzen dakigu, bizkortasun eta malgutasun handiarekin.
Geure bezeroen informazio-sistemen eraginkortasuna eta lehiakortasuna bermatzen dituzten irtenbideak eskaintzen ditugu.
Teknologiaz asko dakigu. Baina gure berezitasuna proiektu bakoitzari egokien doakizun irtenbide pertsonalizatua aurkitzen eta eskaintzen datza.
Eskarmentu handiko lan-talde profesionala, bezeroekin konprometitzen dena, ezagutza-sare globalik handienarekin konektatuta dagoena. Horixe da IDE.
Geure bezeroekin batera dihardugu aunitz sektoretarako irtenbideak definitzen, diseinatzen, ezartzen, abian jartzen eta ondoko mantenduan, horretarako laguntza teknologiko pertsonalizatua eskaintzen dugularik.
Eskaintzen ditugun teknologiak askotarikoak dira eta horri esker, laguntza integrala bermatu dezakegu. Gaur egun bereziki kritikoa da, abiadura eta egiturazko aldaketen sakontasunak gero eta gehiago irispide luzeko betekizun teknologikoak eskatzen dituztelako. Gure eskaintza teknologikoari esker, geure bezeroekin batera beren aplikazioak, azpiegiturak eta prozesuak optimizatzeko ideiak garatzen ditugu, guztiak ere beren-negozio ereduarekin bat datozenak.