Albisteen zerrenda
  • Bilborako web gune berria

    Azken urte hauetan, Bilboko Udalak ekimen berritzaile eta interesgarri franko garatu du udalaren zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko, on-line atentzioa eta ohikoak ez diren kanaletako zerbitzuen hazkunde handiarekin. Duela hilabete batzuk, Udalak web gune berria abian jarri du, eta IDE berrikuntza teknologikoaren ardura izan du.

    Udalak apustu garbia egin du teknologia berrien alde, harreman eta kudeaketa-bide nagusi izango direlakoan. Orientazio berriaren oinarrian Fitwire plataforma aukeratu du, kanal anitzeko kudeaketan liderra den irtenbidean, hain zuzen ere. IDE Fitwireren aliatu estrategikoa da, eta eskarmentu handia du haren aplikazioan, besteak beste, BBK, Kutxa eta Vital Kutxan ezarri duelarik.

    Cimubisa-ren eskutik, etengabeko harremana dugu Bizkaiko hiriburuko Udalarekin hainbat proiektutan, eta duela hainbat urtetik hona, bere euskarri teknologikoko zerbitzuetan kideak gara.

    Irakurtzen jarraitu »
     
  • Zabalgarbi eta ERP

    Azken hilabete hauetan, IDEren lan-taldeetako batek Zabalgarbin jardun du ERP irtenbidea aplikatzen. Enterprise Resource Planning delakoak kudeaketari lotutako prozesuak integratu egiten ditu eta IDEk garatu duen aplikazio teknologikoak, hain zuzen, kudeaketarako erabat fidagarria den lantresna eskuratu dio.

    Irtenbide hau bezeroaren beharrizanen arabera egokitu egiten da, eta erantzuteko denbora laburtzeaz gain, erabakiak hartzeko nahitaezkoa den informaziorako sarbidea erraztu egiten du. Eskaini dugun irtenbidea IDEk arlo hauetan duen ezagutzan oinarritzen da, eta garapenerako, ERP softwarean ekoizle nagusia den Solmicrorekin dugun aliantza estrategikoa baliatu egin dugu.

    Irakurtzen jarraitu »
     
 

TWITTER.COM

  • 01/01/70 00:00:00